Berdintasunerantz
2021ean, emakumeen % 40, gutxienez, erabaki-organoetan
2019tik elkarteak, nekazaritza-esparruan diharduten elkarte edo erakundeek –lan-arlokoak, enpresaria-alorrekoak, sindikatuek edo bestelakoek–, laguntza edo dirulaguntza publikoak jaso nahi badituzte, zuzendaritza-organoetan gutxienez emakume bat izateko obligazioa dute. Kopuru hori handitu egin beharko da, 2021etik aurrera emakumeak organo horietan gutxienez %40ko presentzia izan arte.